XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a Alfabetoko lehen letraren izena: a, A.

a! Harridura, alaitasuna eta abar adierazten duen hitza:

A! nola gustatzen zaidan udan igeri egitea!

ababor Untziaren atzekaldean, brankari begira jarriz gero, ezkerretan geratzen den aldea.

abade-abadesa 1.

Monastegi bateko burua:

Leireko abadea Aita Santua bisitatzera joan zen.

2. Ikus apaiz.

abagadune Ikus aukera.

abaildu Ikus leher egin.

abandonatu du

Zerbait edo norbait bazterturik, bertan behera utzi:

Txakur abandonatu bat aurkitu dugu.

Bertan behera utzi.

abantail 1. Zerbait edo norbait beste gauza zein pertsona bat edo batzuekin konparatuz gero, edozein aldetatik duen nagusitasuna:

Ezabatu ahal izatea da tinta honek duen abantaila.

2. Pertsona bat eta honi jarraitzen diona elkarrengandik aldentzen dituen distantzia:

Lasterketako irabazleak abantail handia zeramakion bigarrenari.

abantailatsu Hobea dena, abantailak eskaintzen dituena:

Egoera abantailatsuan dago bere zelaian jokatzen duen taldea.

abar 1. Zuhaitz-adarra mehea denean:

Abar batzuk bilduko ditugu sua egiteko.Adaxka

2. Ikus hondar.

3. eta abar

Hitz honek eta beste batzuk adierazten du, laburduraz: e.a.:

Aparkalekuan ibilgailu asko zegoen: kamioiak, kotxeak, motorrak eta abar.

abaraska Erleek eztia bertan gordetzeko erlauntzaren barnean prestatzen duten gelatxo hexagonalen multzoa.

abarka Euskal Herrian erabili ohi den larru zein gomazko oinetakoa, zangoaren behekaldean soka baten bidez lotzen dena.

abarketa Kalamu edo espartzuz egindako zola duen ehunezko oinetakoa:

Udan erosoago nabil abarketekin zapatekin baino, gutxiago izerditzen bait zaizkit oinak.

Apreta.